Harremanetarako posta elektronikoa aldatu egin dute Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoan (KIUB): kiub@iraurgiberritzen.eus izango da aurrerantzean KIUBekin harremanetan jartzeko e-posta helbide berria.
Garapen agentziak Azkoitian duen udal bulegoan (Kale Nagusia, 60-62, 1) artatuak izateko hitzordua hartu beharko dute aurrez herritarrek. Astearteetan eta ostegunetan ematen du zerbitzua KIUBek bulego horretan. E-postaz ez ezik, 943-85 73 05 telefonora deituta ere jar daitezke harremanetan herritarrak, zerbitzua jasotzeko.
Kontsumitzaileentzat informazioa eta laguntza
Iraurgi Berritzenen barruan dagoen zerbitzu bat da KIUB, eta kontsumitzaileei eta erabiltzaileei informazioa eta laguntza eskaintzea da bere xedea. Ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditu:
- Kontsumitzaileei eta erabiltzaileei informazioa, laguntza eta orientazioa eskaintzea, beren eskubideak behar diren bezala erabiltzeko.
- Kontsumitzaileentzat eta erabiltzaileentzat interesgarriak izan daitezkeen beste zentro publiko edo pribatu batzuen helbideen eta oinarrizko zerbitzuen berri ematea.
- Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kexui eta erreklamazioei sarrera ematea, erregistratzea eta jaso izanaren berri ematea.
- Kontsumo gaien inguruko heziketa.