Iraurgi Berritzen garapen agentziak eskualdeko autonomoei nahiz enpresa txikiei laguntzeko Berrabiatu izeneko programa berri bat jarri du martxan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko departamenduaren laguntzarekin.
Besteak beste, negozioaren egungo egoeraren azterketa egiten, aurrera begirako lehentasunak identifikatzen eta laguntzei zein dirulaguntzei dagokien orientazioa ematen lagunduko du Iraurgi Berritzenek. Garapen agentziak elkarrizketak egingo ditu programan parte hartu nahi duten autonomoekin nahiz enpresekin, eta Berrabiarazi programaren barruko zerbitzuak jaso ahal izango dituzte horiek.
Berrabiatu programan parte hartu nahi duten herritarrek Iraurgi Berritzeneko 943-85 11 00 telefono zenbakira deitu edo berrabiatu@iraurgiberritzen.eus e-posta helbidera mezua idatz dezakete.