Txertatu Merkatuan programaren 3. edizioari otsailaren 15ean eman zitzaion hasiera. Bertan, eskualdeko 19 partaideek hartu dute parte eta ondorengo baldintzak bete dituzte:
- 30 urte baino gutxiago izatea
- Lanbiden apuntatuta egotea eta langabezi egoeran egotea
- Prestakuntzarik jasotzen ez egotea
Martxoaren 8an programaren 1. faseari bukaera eman zitzaion. Bigarrengo fasea, Trebatu, martxoaren 19tik aurrera garatuko da eta bertan partaideek aukera izango dute Kapazitazio Teknikoko ikastaro bat egiteko: Biltegiko langilea edo Zerbitzaria.
Biltegiko ikastaroak 75 orduko iraupena izango du eta bertan partaideek aukera izango dute Orga-jasotzaile eta Zubi-garabiko ziurtagiriak lortzeko.
Zerbitzariko ikastaroa aldiz, 36 ordukoa izango da eta bertan partaideek elikagaien manipulatzaile ziurtagiria lortuko dute.
Bi ikastaro hauek Azkoitiko Elkarguneko bi geletan emango dira goizeko ordutegian.