Langabezian bazaude, 17-30 urte eta oinarrizko ikasketak badituzu, Txertatu Merkatuan da zure aukera

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2018ko otsailaren 2a

Otsaila aldera, Iraurgi Berritzenek Txertatu Merkatuan Programaren 3. edizioa jarriko du martxan.

 

Oinarrizko prestakuntza-maila duten eta langabezia egoeran dauden 17-30 urtetik beherako gazteei zuzendutako proiektu bat da. Bertan izena emateko epea irekita dagoela jakinarazi nahi dugu Iraurgi Berritzenetik.

Sandra Fernandezekin jar zaitezke harremanetan sfernandez@iraurgiberritzen.eus emailera idatzita edo 943 85 11 00 telefono zenbakira deituz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide