Berriz Enpresari buruzko jardunaldia azaroaren 16an, Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2015ko aza. 12a, 09:14

Eusko Jaurlaritzaren eta Eusko Ganberen artean martxan jarritako Berriz Enpresa programaren inguruko jardunaldia egingo da azaroaren 16an, Elkarguneko Oteiza aretoan, 15:00etan. Gipuzkoako Merkatari Ganberako Barne Merkataritzaren arduradunak, Koro Otegik, gidatuko du saioa.

 

Egitasmoaren helburua da enpresen jarraipena erraztea Euskadiko merkataritza, ostalaritza eta ostatatze sektoreetan.

Berriz Enpresak laguntzarako eta aholkularitzarako zerbitzu integrala eskaintzen die balizko saltzaile eta ekintzaileei transmisio-prozesua gauzatzeko, eta tratu pertsonalizatu eta malgua segurtatzen die bakoitzaren premiak kontuan hartuta.

Jardunaldian parte hartzeko baieztapena eskatzen da telefonoz 943 000 285 telefono zenbakira deituz edo ondorengo posta elektronikora idatziz: aelzaurdi@camaragipuzkoa.com

Informazio gehiago, hemen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide