Uda sasoian eskualdeko eskaintza turistikoa osatze aldera antolatu da bisita gidatu programa hau Iraurgi Berritzeneko turismo sailaren bitartez.
24 bisita abuztuko beste hainbeste egunetan, bi herrietako ondare historiko artistiko aberatsa erakusteko aitzakian, bisitari turistak gure herrietara erakartzeko.
Antolatu diren bisitak honakoak dira:
o AZKOITIA: Zalduntxoen Azkoitia.
o AZKOITIA: Dorretxe eta Jauregi artean.
o AZPEITIA: San Inazio bere sorterrian.
o AZPEITIA: Gune historikoa – Gure almendra txikia.
Aurtengo berrikuntza bezala Zalduntxoen (Azkoitia) eta Gure Almendra Txikia (Azpeitia) bisitak ditugu.
o Zalduntxoen Azkoitia: Euskal Ilustrazio garaiari lotutako bisita berezia, Peñafloridako kontea eta beste Azkoitiko zalduntxo ezagunak biltzen zituen Intsausti jauregia bezalako lekuak bisitatuko dira.
o Gure Almendra Txikia, Azpeitia: Erdi aroko hiribildueen ezaugarri nagusi den almendra itxurako Azpeitiko gune historikoan zehar ibilaldia, berezitasun bezela haun berezia den Azpeitiko garbigune edo “lavaderoan” geldiunea egingo delarik, barrualdea ikusi eta espazio berezi honen sekretu guztiak ezagutzeko.
Programa honekin, eskualdeko eskaintza turistikoa osaturik gelditzen da udara bezalako sasoi turistiko berorako, ala nola:
o NATUR TURISMOA: Urolako Bide berdea eta Izarraitzeko Bira Ibilbide homologatua.
o TURISMO KULTURALA: Bisita gidatuak, Bost Geltoki Historian.
o TURISMO GASTRONOMIKOA: Pintxo Tour-ak eta UROLA GUSTAGARRI-AZOKA HERRITIK (irailean).
Azkenik gogorarazi bisita gidatu hauek egutegi finko bat dutela, ordutegi zehatz batekin. Baina lasai, ordutegi horietatik kanpo iristen diren turistek, bisita autogidatu bat egiteko aukera bikaina izango dute horretarako garatu zen UROLApp aplikazio turistikoaren bitartez. Ez da aitzakiarik izango aurtengo udaran gure bailarako herrietara gerturatzeko.
Informazio gehiago:
Eskualdeko Turismo Bulegoa (Loiola), 943 151878, i-loiola@urolaturismo.eus
www.urolaturismo.eus
UROLApp Android eta Apple storetan eskuragarri dohain.