Merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntzak

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2015ko uzt. 1a, 12:41

Eusko Jaurlaritzak, Merkaritza Saltokiak Modernizatzeko ematen dituen Diru Laguntza programa argitaratu berri da eta eskaera epea, Uztailaren 2tik, Irailaren 15era irekita egongo da.

Diru laguntzaren onuradun izateko, saltokiaren jarduera nagusiak merkataritza izan behar du eta gutxienez urtebeteko antzinatasuna jarduera komertzialean.

Diru laguntza hauek bi motatako inbertsioak laguntzen dituzte; alde batetik altzariak, ekipamenduak, lokala eta kanpoko nahiz barruko elementuak eraberritzeko eta eguneratzeko inbertsioak eta bestetik, salgaien baskula elektronikoak, informatika ekipoak eta hauentzak beharrezkoak diren aplikazioak eta osagarriak.

Informazio gehiago behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan: alarranaga@iraurgiberritzen.net, 943851100.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide