Iraurgi Berritzenek ikastaro bat antolatu du: “Lan Elkarrizketako Hautaprobak”

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen

Ikastaroa apirilaren 29an, asteazkena, egingo da Azpeitiko Sindikatu zaharreko hirugarren solairuan.

Jarduera honen bidez, aukeratze-prozesuaren hainbat proba ezagutuko dituzu, eta fase bakoitzean kontuan hartzen dutena ere bai.

Bertan parte hartzeko interesa izanez gero 943 02 60 69 telefonora deitu dezakezu eta Sandra Fernandezengatik galdetu. Ikastaroa erderaz izango da, 3 orduko iraupena izango du, 15:30etik 17:45era, eta bertaratu beharrekoa izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide