Iraurgi Saskibaloian izena emateko epea, zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2026ko uztailaren 22a

Bi haur, ISBren topaketetan. (ISB)

Iraurgi Saskibaloiak galdetegi bat zabaldu du datorren denboraldirako izena emateko. Ikasturte berrira begira, klubak hainbat aldaketa egingo ditu entrenamenduen ordutegiei lotuta. 

Zabalik da Iraurgi Saskibaloian 2026-2027 denboraldirako izena emateko epea. Iraurgi Saskibaloian parte hartu nahi duten jokalari guztiek honako galdetegi hau bete beharko dute. Galdetegian bertan daude zehaztuta kuoten eta baldintzen inguruko xehetasun guztiak.

Nolanahi ere, ISBk hainbat aldaketa egingo ditu saski eskolan 2026-2027 denboraldiari begira. Azkoiti-Azpeitiko kluba izanik, eta saski eskolan ere bi herrietako jokalarien arteko harremanak finkatzeko asmoz, benjaminetan (2017) eta lehen urteko kimuetan edo alebinetan (2016) Azpeitiko eta Azkoitiko jokalariak nahastuko dira. Horrez gain, nesken eta mutilen entrenamenduak astegunean jartzea adostu da. Entrenamenduak astero txandakatuz egingo dira Azpeitian eta Azkoitian.

Zergatik aste barruko entrenamenduak?

Eskola Kiroleko araudian izandako aldaketak kontuan hartuta, entrenamenduak aste barruan egitea erabaki da. Honako hauek dira helburu nagusiak:

  • Beste kirol eta jarduera osagarriekin bateragarritasuna erraztea.
  • Asteburuetan, bereziki, igandeetan, partida gehiago egongo direla aurreikusita, jokalari guztiek astean entrenamendu bat egiteko aukera bermatzea.
  • Entrenamenduen eta lehiaketen egutegia hobeto antolatzea.

Bigarren urteko alebinak (2015)

Astean bi entrenamendu egingo dituzte, eta denboraldian zehar hamalau jardunaldi inguru izango dituzte. Jardunaldiak, gehienetan, futbol-partidekin bat ez datozen asteburuetan antolatuko dira. Hona hemen entrenamenduen ordutegiak: 

Neskak

  • Asteazkenetan, 19:15ean, Azkoitiko Azkoitia BHIn.
  • Ostiraletan, 19:15ean, Azpeitiko Urola Ikastolan.

Mutilak

  • Astelehenetan, 19:15ean, Azpeitiko Urola Ikastolan.
  • Asteazkenetan, 19:15ean, Azkoitiko Azkoitia BHIn.

Benjaminak (2017) eta alebinak (2016)

ISB Azpeitia-Azkoitiko klub bateratua denez, bi herrietako jokalarien arteko harremanak indartzeko asmoz, 2017ko (benjaminak) eta 2016ko (alebinak) neska-mutilak herri bietako taldetan nahastuko dira. Entrenamenduak aste barruan egingo dira, eta astero Azpeitia eta Azkoitia artean txandakatuko dira.

2017koak (benjaminak)

  • Mutilak
    • Astearteetan, 19:15ean.
    • Azpeitiko Urola Ikastolan edo Azkoitiko Azkoitia BHIn.
    • Astero herriz aldatuz.
  • Neskak
    • Ostegunetan, 19:15ean.
    • Azpeitiko Urola Ikastolan edo Azkoitiko Azkoitia BHIn.
    • Astero herriz aldatuz.

2016koak (alebinak)

  • Mutilak
    • Ostegunetan, 19:15ean.
    • Azpeitiko Urola Ikastolan edo Azkoitiko Azkoitia BHIn.
    • Astero herriz aldatuz.
  • Neskak
    • Asteartetan, 19:15ean.
    • Azpeitiko Urola Ikastolan edo Azkoitiko Azkoitia BHIn.
    • Astero herriz aldatuz.
  • Jardunaldiak: 2016ko eta 2017ko jokalariek urtean hamabi jardunaldi inguru izango dituzte. Jardunaldi horiek, gehienetan, futbol-partidekin bat ez datozen asteburuetan antolatuko dira.

2018ko neska-mutilak (aurre-benjaminak)

2018an jaiotako haurren kasuan, urte osoan zehar ate irekiak egingo dira. Ez da izen-emate kuotarik izango, haur guztiek saskibaloian lehen urratsak egiteko aukera izan dezaten. Adin honetan, entrenamenduak herri bakoitzean egingo dira.

Azpeitia

  • 2018ko mutilak: asteazkenetan, 19:15ean, Urola Ikastolan.
  • 2018ko neskak: igande goizetan, Azpeitiko Kiroldegian eta Urola Ikastolan.

Azkoitia

  • 2018ko mutilak: igande goizetan, Azkoitiko Kiroldegian eta Azkoitiko Azkoitia BHIn.
  • 2018ko neskak: igande goizetan, Azkoitiko Kiroldegian eta Azkoitiko Azkoitia BHIn.

Saski eskolako saioak ikasturtearekin batera hastea da helburua, eta irailarekin batera jakinaraziko da saioen hasiera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide