Iraurgi saskibaloiak eta Domusa Teknik-ek bien arteko akordioa luzatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2026ko maiatzaren 28a

Intza Lizarazu ISBko presidentea eta Jon Makibar Domusa Teknikekoa atzo. (Iraurgi SB)

Hitzarmena berrituta Iraurgi saskibaloiaren LF Challenge mailako emakumeen lehen taldeak Domusa Teknik ISB izena izango du datozen hiru denboraldietan. Intza Lizarazu ISBren presidenteak eta Jon Makibar Domusa Teknik-eko kideak sinatu dutee akordioa.

Iraurgi saskibaloi elkarteak eta Domusa Teknik-ek bi erakundeen arteko akordioa luzatzea adostu dute, eta horrenbestez, Iraurgi saskibaloiaren LF Challenge mailako emakumeen talde nagusiak Domusa Teknik ISB izena izango du datozen hiru denboraldietan.

Intza Lizarazu ISBren presidenteak eskerrak eman dizkio Domusa Teknikeko Jon Makibarri, azken bost urteetan bidelagun ezin hobea izan direla azpimarratuz. Bestalde, Jon Makibarrek Domusa Teknik eta kirol klubak batzen dituzten balio komunak nabarmendu ditu, eta pozik azaldu da sinatutako hitzarmenarekin.

Hitzarmenaren ondorioz, Iraurgiko emakumeen lehen taldea Domusa Teknik ISB izango da 2026-2027, 2027-2028 eta 2028-2029 denboraldietan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide