Espainiako Hirugarren FEB Mailara igotzeko lauko fasea jokatuko du Disdira Bitxitegia ISBk asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2026ko maiatzaren 13a

Pertsona bat baloia eskuetan duela. (Freepik)

Azkoitiko Elkargunean jokatuko dute lauko finala. Zapatu arratsaldean jokatuko dituzte bi finalerdiak, eta igande eguerdian, finala. Espainiako Hirugarren FEB Mailara igotzea izango du jokoan Disdira Bitxitegia ISBk, Vascons Getxo, San Prudentzio eta Hydropyc Urgatzi taldeekin batera.

Disdira Bitxitegia ISBk Espainiako Hirugarren FEB Mailara igotzeko gizonen lehen mailako sailkapen fasea jokatuko du asteburuan, Azkoitiko Elkarguneko kantxan. Disdira Bitxitegia ISB, Vascons Getxo, San Prudentzio eta Hydropyc Urgatzi taldeek bilatuko dute finalerako sailkapena.

Zapatuan, bi finalerdi jokatuko dituzte han, eta 16:00etan jokatuko du Disdira Bitxitegia ISBk, Vascons Getxo taldearen aurka. Hain justu, sailkapeneko bigarrena izan da ISB, eta bosgarrena Getxoko (Bizkaia) taldea. Lehen finalerdi horren ondoren jokatuko dute, 18:00etan, San Prudentzio eta Hydropyc Urgatzi taldeek beren arteko dema. Bi talde horiek sailkapeneko hirugarrena eta laugarrena izan dira, hurrenez hurren.

Bi partidetako irabazleek igandeko 12:00etan jokatuko den finalerako sailkapena lortuko dute. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide