Biele ISBk Moron taldearen kontra jokatuko du igandean, urtarrilaren 18an, 18:00etan, Azpeitiko kiroldegian. Partida horretara sarrera edo bazkide txartel bakar batekin bi pertsonak sartzeko aukera izango dute, eta Biele ISB animatzera joateko igandean kiroldegira deitu ditu herritarrak Iraurgi ssakibaloi elkarteak.
Iraurgi saskibaloi elkarteak nabarmendu du Biele ISBk sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko ezinbestekoa duela datorren partida irabaztea. "Biele ISBk kanpoan jokatutako azken bi partidak justu galdu ditu, eta berriro etxean norgehiagoka bikaina izango du. Goiko postuetan egoteko egindako taldea izango dugu aurrez aurre: Moron. Partida zaila izango da, eta irabaztea ezinbestekoa".
Kantxa eta harmailak betetzeko nahiz Biele ISB taldeari laguntzeko asmoz, sarreran 2x1eko eskaintza izango da igandean. Iraurgik Biele ISB bultzatzera joateko animatu ditu herritarrak.