Iraurgi saskibaloi klubak eta Rural Kutxak lankidetza hitzarmena egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB

Iraurgi saskibaloi elkartekoak eta Rural Kutxakoak akordioa egiten. (Iraurgi saskibaloia)

Lankidetza hitzarmenari esker, Iraurgi saskibaloiko 30 urtez azpiko jokalariek klubeko kuota ordaintzeko 50 euroko laguntza jasoko dute.

Iraurgi saskibaloiak nahiz Azpeitiko eta Azkoitiko Rural Kutxak lankidetza hitzarmena egin dute. Akordio honi esker, Iraurgi saskibaloiko 30 urtez azpiko jokalariek elkarteko kuota ordaintzeko 50 euroko laguntza jasoko dute, Rural Kutxako bezero badira edota aurrezki-kontu bat irekitzen badute. Laguntza hori zuzenean aurrezki kontuan sartuko zaie.

Laguntza honi buruzko informazioa jasotzeko Azpeitiko edota Azkoitiko Rural Kutxaren bulegoetara jo behar da. Iraurgi saskibaloi elkarteak Rural Kutxak eskaintzen duen laguntza jasotzera deitu ditu klubeko jokalari gazteak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide