Joaquin Cebolla eskolta fitxatu du Biele ISBk

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2025eko abenduaren 18a

Joaquin Cebolla. (Basket Pasion)

23 urte ditu Cebollak, eta 1,90 metro neurtzen du. Iaz, Hirugarren FEB Mailako CB Coria taldean jokatu zuen Sevillako eskoltak, eta batez beste, hogei puntu lortu zituen partidako. Aurten. Insolac Caja 87 Baloncesto taldean osatu du denboraldiaren lehen zatia.

Biele ISBk Joquin Cebolla eskolta sevillarra fitxatu du denboraldiaren amaierara arte. 23 urte ditu Cebollak, 1,90 metro neurtzen du eta ezker esku fina du. EBA ligan, iaz, hogei puntuko bataz bestekoa lortu zuen Cebollak Hirugarren FEB Mailako CB Coria taldean. Aurten, berriz, Insolac Caja 87 Baloncesto taldean osatu du denboraldiaren lehen zatia, baina, taldea uztea eskatu eta gero, aurrerantzean ISBn arituko da Sevillako eskolta.

Insolac Caja 87 Baloncesto taldearekin hamar partida jokatu ditu sevillarrak Bigarren FEB Mailan, eta, batez batez, 2,3 puntu lortu ditu partidako. Kantxako jaurtiketetan, berriz, %24,3ko batez bestekoa du. Cebollari ez zaio arrotza egingo Azpeitian jokatzea; izan ere, aurreko igandean Azpeitiko kiroldegian aritu zen Insolac Caja 87 Baloncesto taldearekin Biele ISBren aurka; 22 segundo baino ez zituen jokatu orduan. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide