Igande honetan denok kiroldegira, Biele ISB babestera

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2025eko azaroaren 13a

Djibril Sakho Biele ISBko jokalaria.

Biele ISBk Toledoren kontra jokatuko du igandean, azaroaren 16an, 18:00etan, Azpeitiko kiroldegian. Partida horretan harmailek jokalari bat gehiago izan behar dute, eta azken bi asteetan lesio larria izan duten Biele ISBko hiru jokalariei aipamen berezia egitea nahi dugu.

Biele ISB taldeak denon laguntza behar du, eta horregatik, datorren igandean, 18:00etan, Azpeitiko kiroldegian jokatuko den Toledoren kontrako partidara deitu nahi ditugu saskibaloizale guztiak. Harmailek jokalari bat gehiago izan behar dute.

Prtaida horretan azken bi asteetan lesio larriak izan dituzten Biele ISBko hiru jokalariri aipamen berezia egitea nahi dugu, haien alboan gaudela adierazteko. Horretarako partidarako sarrera doakoa izango da zaletu guztientzako. Taldeari babesa emateko, ISBren harrobiko jokalari denak kantxako eserlekuetan izatea nahi genuke; horregatik, partida hasi baino ordu erdi lehenago hara bertaratzeko eskatzen diegu.

Senti dezala Biele ISB taldeak Iraurgiko zaleen berotasuna eta senti dezatela Baran-ek (22), Jermain-ek (25) eta Sakho-k (34) une zail hauetan haien alboan gaudela.

Igandean kiroldegiko harmailek izan behar dute taldeko 10. jokalaria. Guztion artean, partidaren bila!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide