Ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuan haustura du Unai Barandalla Biele ISBko jokalariak

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2025ko aza. 1a, 08:58

Barandalla, joan den astean Azpeitian jokatutako partida batean. (Mikel Amenabar 'Otola')

Jokalari bilbotarrak denbora luzez egon beharko du kantxetatik kanpo lesioa dela eta. Joan den astean itzuli zen hura kantxetara, beste lesio batetik osatzeko 11 hilabetez geldirik egon eta gero. 

Biele ISBko Unai Barandalla jokalari bilbotarrak min hartu zuen asteartean taldearekin batera egin zuen lan saioan. Azkoiti-Azpeitiko saskibaloi klubak jakinarazi duenez, atzo, ostirala, egin zizkioten azterketak Barandallari, eta ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuan haustura duela berretsi da. Lesio larri hori tarteko, Barandallak denbora luzez egon beharko du kantxetatik kanpo.

Iaz ere antzerako lesio bat izan zuen Barandallak, eta 11 hilabetez osatze lan gogorrean egon da hura murgilduta. Orain, Barandallak erronka berri bati egin beharko dio aurre. Taldekide, zale eta Iraurgi Saskibaloiko familia osoa zurekin gaude. Lan gogorraren eta esfortzuaren adibide garbia zarela erakutsi diguzu, eta ziur gaude indartsuago itzuliko zarela. Eutsi goiari Baran, zurekin gaude!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide