2017ko neska-mutilen saskibaloi eskolako saioa izango da igandean Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB

Saskibaloiko baloiak.

Iraurgiko saskibaloi eskolako neska-mutilen lehen entrenamendua 10:00etatik 11:30era bitartean izango da Azkoitiko Elkargunean. Saiora saskibaloia probatu nahi duten guztiak gonbidatu ditu Iraurgi SBk.

Azkoitiko 2017. urtean jaiotako neska-mutilen Iraurgiren saskibaloi eskolako lehen entrenamendua izango da igande honetan, urriaren 5ean. Saskibaloi saioa 10:00etatik 11:30era bitartean izango da Azkoitiko Elkargunean.

2017an jaio eta saskibaloia probatu edota gozatu nahi duen oro gonbidatu dute Iraurgi saskibaloi klubekoek igandeko saioan parte hartzera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide