Martxan da Iraurgiren bazkidetza kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2025ko ira. 13a, 08:52

Iraurgi Saskibaloiaren 2024-2025 denboraldiko familia argazkia, talde guztiekin, Loiolan. (ISB)

Biele ISB zein Domusa Teknik ISB taldeek 2025-2026 denboraldian etxean jokatuko dituzten neurketak ikusteko abonuak eskura dituzte zaleek, Interneten. Familia abonua edo deskontu berezia dute abonuak egiteko, berriz, Azpeitiko kiroldegiko bulegora jo behar dute.

Iraurgi Saskibaloiaren 2025-2026 denboraldiko bazkidetza kanpaina martxan da!

Biele ISB eta Domusa Teknik ISB taldeekin batera dena emateko eta goi mailako saskibaloiaz gozatzeko aukera paregabea!

Lau bazkidetza aukera dituzte zaleek:

  • Bazkide arrunta: 130 euro.
  • Bazkide gaztea (25 urtetik beherakoentzat): 90 euro.
  • Jubilatuak eta langabetuak: 90 euro.
  • Familia bazkidetza: 220 euro (bi abonu, familia-lotura beharrezkoa).

Egoera berezian (zaurgarritasun egoeran edo gizarte bazterketa arriskuan) daudenek, baita desgaitasun pentsio hutsa jasotzen dutenek ere, %50eko deskontua izango dute bazkide arruntaren kuotan.

Bazkidetza arrunta, gazteentzakoa zein jubilatu edo langabetuena egin nahi dutenek, esteka honetan dute horretarako aukera.

Familia abonua edo %50eko deskontua izango duten duten bazkidetza motak egiteko, aldiz, Azpeitiko kiroldegiko bulegora jo behar da –astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 12:00etara eta 15:00etatik 17:00etara–, edo 688 65 71 19 telefonora deituz edo idatziz ere egin daiteke.

Zu ere izan gure kapitaina!

Aupa Iraurgi!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide