ISBk ekainaren 12an egingo du urteko batzar orokorra

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB

ISBk egindako ekitaldi bateko irudia.

Azpeitiko Basazabal jauregian egingo dute batzarra, 19:00etan. Igaro berri den denboraldiko kontuak eta datorreneko asmoak eta aurreikuspenak azalduko ditu zuzendaritza batzordeak.

Iraurgi Saskibaloiak ekainaren 12an, ostegunez, egingo du 2025. urteko batzar orokorra. Azpeitiko Basazabal jauregian egingo dute bilkura, 19:00etan, eta zuzendaritza batzordeak askotariko kontuak azalduko ditu.

Batetik, lehendakaritza prozesua izango dute hizpide, eta bestetik, 2024-2025 denboraldiko ekonomia balantzea azalduko dute. Era berean, datorren denboraldiko ekonomia aurreikuspena eta aurrekontua aurkeztuko dituzte.

Igaro berri den denboraldian zehar klubak egindako ekintzen berri ere emango dute batzarrean, baita zenbat talde izan dituen eta horien progresioa zein izan den azaldu ere. Datorren urtera begirako taldeen eta ekintzen aurreikuspenez ere hitz egingo dute.

Dena den, batzarraren amaieran galderak eta ekarpenak egiteko tartea ere zabalduko dute. ISBk Iraurgiren parte den oro gonbidatu du batzarrean parte hartzera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide