Bihar, igandea, Biele ISBk Udea Algeciras taldearen aurka neurtuko ditu indarrak Azpeitiko kiroldegian, 18:00etan hasita. Partida garrantzitsua da zinez taldearentzat; izan ere, liga erregularra azken lau jardunaldietan sartuta dago jada, eta kanporaketa partidetara sailkatzea airean dago.
Azkenaldiko emaitzen bolada txarrari aurre egiten laguntzeko, klubak 2x1 formula ezarriko du bazkide direnentzat eta sarrerak erosten dituztenentzat. Hori hala, bazkide diren gurasoek, bazkide txartela dutenek edota sarrera erosten dutenek beste lagun batekin joan ahal izango dute biharko partida ikustera.
Animatu denok taldea animatzera, guztion artean igandean garaipena lortuko dugu eta. Guztion artean giro bikaina sortu behar dugu kiroldegian!