Datorren larunatean, Biele ISBk La Salud Archena taldearen aurka jokatuko du partida, 18:00etan, Azpeitiko kiroldegian. Norgehiagoka karnabal festen "aurrerapena" izatea nahi du klubak, eta horregatik, Iraurgi saskibaloi klubeko bazkidetza txartel batekin edota sarrera batekin hiru lagun sartzeko aukera izango da.
Sarrerak betiko prezioan salduko dituzte: helduek hamar euro ordaindu beharko dute, eta gazteek zein jubilatuek, sei euro. Iraurgiren arabera, zaleek "aukera bikaina" dute etxeko taldea animatzera joateko. Hemen eros daitezke sarrerak.