Iraurgi saskibaloi klubak X sare sozialean jakinarazi duenez, Alex Ramon jokalariak Biele ISB taldea utzi du, lan arrazoiak direla eta. Klubak iaz fitxatu zuen joko antolatzaile gasteiztarra, eta haren "lana eta profesionaltasuna" eskertu ditu klubak. Era berean, zorte ona opa dio ibilbide berrian.