Haur eta nerabeak babesteko, sexu jazarpena eragozteko eta sexu erasoetatik babesteko protokoloa eratu du Iraurgi Saskibaloiak

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2025ko urt. 25a, 09:58

(Argazkia: ISB)

Iaztik hasitako lanketa burutu du klubak eta kide guztien eskura jarri du protokoloa, kluba osatzen duten kolektibo guztiak kontzientziatzeko, eta jazarpenak edo erasoak antzemanez gero jarraitu beharreko pausoak zehazteko.

Iraurgi Saskibaloiak haur eta nerabeak babesteko, sexu jazarpena eragozteko eta sexu erasoetatik babesteko protokoloa eratu du. ISBn kointziente gara klubeko kolektibo guztiok klubean kirol praktika modu osasuntsu eta seguruan egiteko kointzientzia izan behar dugula. Hori dela eta, iazko urtetik haurrak eta nerabeak babesteko, berdintasuna bultzatzeko eta edonolako sexu jazarpen eta erasoetatik babesteko protokoloa eratuz joan gara.

Honekin, ISBren zuzendaritzak lortu nahi duguna da kluba osatzen duten kolektibo guztiak (zuzendaritzako kide, jokalari, entrenatzaile edo guraso) kontzientziatzea; eta jazarpenak, erasoak edo normaltasunetik kanpo dauden jarrerak edo egoerak hautemanez gero eman beharreko pausoak eta jarraitu beharreko bideak azaltzea.

Koletiko bakoitzari, kolektibo horri zuzendutako laburpena bidaliko diogu, kexak eta salaketak aurkezteko eman beharreko pausoekin batera. Hau da gurasoei eta tutoreei zuzendutakoa.

Norbaitek protokolo osoa eskuratu nahi balu, klub@isb.eus helbide elektronikora idatzi, 688 657 119 telefono zenbakira deitu edo Azpeitiko Kiroldegiko bulegora jo dezake.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide