2016koen saskibaloi eskolak irailaren 15ean hasiko ditu Iraurgi SBk

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB

Iraurgi saskibaloiko topaketetako irudi bat.

2016. urtean jaiotako neska-mutilen saskibaloiko hastapen eskolak, igandean, 10:30ean egingo dituzte Azkoitiko Kiroldegian. Bi astean behin entrenatuko dute, eta aurtengo denboraldia doan izango dute.

2016. urtean jaiotako neska-mutilentzako saskibaloiaren hastapen eskolak hasiko ditu Iraurgi saskibaloi klubak, igande honetan (irailak 15), 10:30ean, Azkoitiko Kiroldegian. Saskibaloia ikasteko eta praktikatzeko interesa duten 2016an jaiotako neska-mutilak entrenamendu saio horretara animatu ditu ISBk.

2024-2025 saskibaloi eskolaren denboraldia irailetik maiatzera bitartekoa izango da, eta bi astean behin egingo ditu entrenamenduak. Parte hartzea doakoa da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide