Juaristi Boring and Milling Machinesek ez du jarraituko datorren denboraldian Zilarrezko LEB Ligako taldea babesten. Juaristiren babesik eta laguntzarik gabe, Iraurgi saskibaloi kluba ez litzateke izango gaur egun dena. Elkarrekin, momentu ahaztezinak bizi izan ditugu. Elkarrekin, momentu ederrak eta zailak pasatu ditugu, baina beti gure alboan egon zarete. Eskerrik asko urte hauetan guztietan zuen ezinbesteko babesagatik eta laguntzagatik.
ISBko zuzendaritza buru belarri dabil mutilen lehen talderako babesle bila. Azken hamarkadan goi mailetako ligetan erreferente bilakatu dira Iraurgiko gizonezkoen eta emakumezkoen lehen bi taldeak eta ISBko formazio eta eskolako 400 jokalariren eredu izan dira. Proiektua egonkortzeko beharrezkoa dugu babesle baten laguntza.