Disdira Bitxitegia ISBk Lehen Mailarako lauko finala jokatuko du zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2024ko mai. 14a, 09:42

Bigarren Mailako Disdira Bitxitegia ISB taldea.

Leioan (Bizkaia) jokatuko dute finalaurrekoa Loiola Basketen kontra. Iraurgik zaletuentzako autobusa antolatu du, eta ostegunerako eman behar da izena. Kadeteen mailako Moviltek ISBk, berriz, Espainiako txapelketa jokatuko du asteburuan, Galizian.

Seniorretako mutilen Bigarren Mailako Disdira Bitxitegia ISB taldeak Lehen Mailara igotzeko lauko finala jokatuko du asteburuan. Larunbatean 17:00etan du finalaurrekoa Leioako Askartza Claret ikastetxean (Bizkaia) Loiola Basketen kontra. David Rodriguezek zuzentzen duen taldeak partida irabaziko balu, igandean finala jokatuko luke toki eta ordu berean.

Iraurgiren finalaurrekoa ikustera joateko, larunbaterako autobusa antolatu du saskibaloi klubak. Autobusak 14:45ean irtengo du anbulatorioaren aurretik, eta segidan Azkoititik pasatuko da eta han geldialdia egingo du. Partida bukatutakoan itzuliko da Azkoitia-Azpeitira. Autobuserako izena osteguna (maiatzak 16) baino lehenago eman behar da 688 65 71 19 telefono zenbakira deituta edota klub@isb.eus helbide elektronikora idatzita.

Junior mailako Fundibide eta Alter Consunting taldeek igandean 3x3 txapelketa jokatuko dute Donostian aurreneko aldiz. Kadete nesketako Moviltek ISBk, berriz, Espainiako txapelketa jokatuko dute Galizian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide