Juaristi ISBk Euskal Kopa jokatuko du asteburuan

Juaristi ISBkoen lagunarteko partida bat. (Mikel Amenabar 'Otola')

Iraurgi SBren gizonen talde nagusiak Bergarako (Gipuzkoa) Labegaraietako kiroldegian jokatuko du gaur, ostirala, Zornotzaren kontra. Partida hori irabaziz gero, bihar Gipuzkoa Basketen kontra finala izango du. Domusa Teknik ISBk, berriz, lagunarteko partida jokatuko du bihar Errioxan (Espainia).

Juaristi ISBk Euskal Kopa jokatuko du asteburuan. Zilarrezko LEB ligan lehiakide duen Teknei Bizkaia Zornotza taldearen kontrako kanporaketa jokatuko du Azkoiti-Azpeitiko saskibaloi taldeak gaur, ostirala, 20:00etan, Bergarako Labegaraietako kiroldegian. Gaurko kanporaketa irabaziz gero, bihar, Guuk Gipuzkoa Basketen kontra jokatuko dute toki berean, 20:00etan.

Emakumeen LF2 mailako Domusa Teknik ISB taldeak lagunarteko partida jokatuko du asteburu honetan Errioxan. Hain zuzen ere, bihar, 18:00etan Bosonit Unibasket-en kontra jokatuko du Logroñoko kiroldegian. Bi taldeek urriaren 7-8ko asteburuan hasiko dute denboraldia LF2 mailan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide