2023-2024 denboraldian Iraurgin jokatu nahi duten guztiek izena eman beharko dute

Klubean berriak izan ala ez, den-denek eman beharko dute izena, honako lotura honetan klik eginda ageri den formularioa beteta. Abuztuaren 30a izango da horretarako azken eguna.

Datorren denboraldian Iraurgin jokatu nahi duten guztiek izena eman beharko dute ezinbestean. Honako lotura honetan dute horretarako aukera, eta abuztuaren 30a izango da azken eguna.

Beste urteetan ez da horren beharrik izan; hau da, klubean lehendabiziko aldiz ariko zirenek bakarrik zeukaten izena eman beharra, baina ez aurrez ibiltzen zirenek. Aurten, ordea, den-denei izena emateko eskatu die klubak, "lan antolaketa egokia bermatzeko" eta "denen datuak gaurkotuta" izan ditzaten. Horrenbestez, Iraurgin edozein mailatan jokatu nahi duten guztiek bete beharko dute goiko loturan klik eginda ageri den formularioa. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide