Datorren denboraldira begira, hainbat fitxaketa egin ditu ISBk

Jone Azkue jokalaria, pasa den denboraldian, ISBren partida batean. (ISB)

Nolan Bertain eta Cade McKnight estatubatuarrak ariko dira gizonen lehen taldean, eta Antoinette Lewis jokalari estatubatuarra nahiz Aitana Vergara eta Jone Azkue jokalari bilbotarrak emakumeenean.

Gizonen eta emakumeen lehen taldeak osatzen jarraitzen du ISBk. Azken astebete pasatxoan hainbat fitxaketa iragarri ditu klubak, aurki prestatzen hasiko diren denboraldiaren atarian. Hain zuzen ere, beste bost jokalari berri ere ariko dira ISBn 2023-24 sasoian.

Batetik, Nolan Bertain eta Cade McKnight estatubatuarrak ariko dira gizonen lehen taldean, hau da, Zilarrezko LEB Mailan. Bestetik, berriz, Antoinette Lewis jokalari estatubatuarra nahiz Aitana Vergara eta Jone Azkue jokalari bilbotarrak batu dira Espainiako Bigarren Mailan ariko den emakumeen lehen taldera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide