Josephine Filipe saskibaloi jokalari portugaldarra fitxatu du Iraurgi saskibaloi klubak. Emakumeen Challenge Ligako Azkoitia-Azpeitia ISB taldean jokatuko du sasoi berria 26 urteko hegaleko jokalariak.
Aurreko bi denboraldiak Nafarroako Ardoi saskibaloi taldean egin zituen Filipek, eta sasoi berria, berriz, orain arte kantxan aurkaria izan duen Azkoitia-Azpeitia ISBn jokatuko du. Iraurgi SBren arabera, taldeari "lana, abiadura eta puntuak" ekarriko dizkio Filipek.