Iñigo Royo hegaleko pibotak Iraurgi SBrekin fitxa berritu du

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2022ko abu. 23a, 19:15

Saskibaloi jokalari gasteiztarrak hirugarren denboraldia egingo du Juaristi ISB taldearekin.

Iñigo Royo hegaleko pibotak Juaristi ISBrekin hirugarren denboraldia egiteko fitxa berritu du Iraurgi saskibaloi klubarekin. 22 urte ditu gasteiztarrak, eta saskibaloian Baskonian hazi eta hezitakoa da. EBA ligako Baskonia Fundazioan taldean aritu zen 2019-2020 denboraldian. Handik etorri zen Iraurgi saskibaloi klubeko gizonezkoen talde nagusira.

Juaristi ISBrekin lehen denboraldia (2020-2021) Zilarrezko LEB ligan osatu zuen Royok, eta sasoi horren bukaeran maila bat gora egitea lortu zuten. Azken denboraldia Urrezko LEB ligan jokatu dute, eta mailari eutsi diote. Sasoi berria ere urrezko ligan hasiko du Juaristi ISBk, eta Royo taldeko kide izango da. Iraurgi SB pozik azaldu da Royori fitxa berrituta: "Jokalari ona da kantxan, eta hobea aldagelan".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide