2013an jaiotakoentzat saskibaloi teknifikazioa

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB

Iraurgi Saskibaloiaren teknifikazio eskola igande honetan jarriko da martxan, 11: 30ean, Azkoitiko kiroldegian.

Iraurgi Saskibaloiaren 2021-2022 ikasturteko teknifikazioa igande honetan jarriko da martxan Azkoitiko kiroldegian. Hain zuzen ere, saskibaloian jokatzen ikasteko eta praktikatzeko interesa duten 2013. urtean jaiotako neska-mutil guztiei igande honetan kiroldegian aurkezteko deia egiten diegu.

2021-2022 denboraldiaren iraupena irailetik maiatzera bitartekoa izango da, eta bi astean behin izango dira entrenamendu saioak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide