Intza Lizarazuk Azkoitia-Azpeitia ISBn jarraituko du

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB

Intza Lizarazu, ISBko jokalaria.

Hemeretzigarren denboraldia beteko du jokalari azkoitiarrak ISB taldean.

Intza Lizarazu saskibaloi jokalari azkoitiarrak Iraurgi saskibaloi klubean jarraituko du beste urtebetez. Horrela jakinarazi du gaur, ostirala, ISB taldeak. Hori horrela, Lizarazu taldeko kapitaina izango da datorren urtean ere. Saskibaloi jokalari azkoitiarrak hemeretzigarren sasoia beteko du klubean 2021-2022 denboraldian, eta LF Challenge ligan arituko da.

"Kapitaina, nola ez, Intza Lizarazu izango da dugun erronka polit honetan. Gazteen ispilu eta eredu. Ikasi nahi duenak badaki nori begiratu", idatzi du ISBk bere sare sozialetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide