EBA Ligara igoera lortu du Disdira Bitxitegia ISBk

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB

Disdira Bitxitegia ISBk Espainiako EBA Ligara igotzeko aukera lortu du. Igoera Faseko finala irabazi zuen joan den igandean, Hernaniko Tecnunen kontra.

Saskibaloiko Lehen Maila Nazionaleko Igoera Faseko finala irabazi du Disdira Bitxikitegia ISBk, Elkargunean. Hernaniko Tecnunen aurka etxeko taldea izan da nagusi, 74-65 eginda. David Rodriguezek gidatzen duen Iraurgiko gizonezkoen bigarren taldeak Lehen Maila Nazionaletik EBA Ligara igotzeko txartela eskuratu du. Jendetza elkartu zen Elkargunean Igoera Faseko finala ikusteko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide