Lolo Encinasen taldeak liga borobiltzeko aukera du orandik ere igoerako kanporaketak jokatzeko aukerekin den Girona talde indartsuaren aurka. Zapatuan, 20:00etan, Juaristi ISBk Gironaren aurka jokatuko du Azkoitiko Elkargunean.
Otsokumeak salgai
Juaristi babesleak gonbernuz kanpoko AVAIM erakundearekin lana egiten du. AVAIM haurtzaroan tratu txarra jasandakoei laguntzeko elkartea da. Neurketa atarian, Juaristi enpresak dituen otsokumeak salduko dira hamar euroren truke. Bildutako diru guztia AVAIM elkartearentzat izango da.
Eta denboraldia behar bezala agurtzeko, Iraurgik ate irekien eguna izendatu du. Gironaren aurkako partida ikusteko sarrera doan izango da. Ordu berean, 20:00etan Garagardo Azokako ateak irekiko ditu bigarren astez. Denboraldiari lehen errematea emateko aukera paregabea izango da zapatuan Azkoitian.