Liga erregularra amaitzeko jardunaldi bakarra falta da. Añaresek larunbatean sailkapeneko bigarrena den Hijolusaren aurka jokatuko du Leonen. Irabaziz gero, Luix Agirreren taldeak Tenerifen liga nagusira igotzeko azken fasea jokatuko du. Galduz gero, berriz, beste aukerak daude. Batetik Arodik Barcelonari irabaztea eta bestetik, Añaresek Pontevedran jokatu eta galdu zuen partidaren aurrean klubak jarritako helegitearen aurrean federazioak zein erabaki hartzen duen ere kontutan hartu beharko da.
Juaristi ISBk ere sekulako erakustaldia egin zuen Almsanaren kantxan. lolo Encinasen mutilek 61 eta 75 irabazi zuten. Talde osoak lan bikaina egin bazuen ere, Beraza, Sanz, Salazar eta Reavesen ekarpena azpimarratu behar da. Juaristik igande arratsaldeko seietan Azkoitian Murtziaren aurka jokatuko du.
Aipatu baita ere ostiralean Iraurgik urteoro bezala Korrikarekin bat egingo duela eta nahi duen oro gonbidatuta dagoela Urgirekin alboan korrika egitera. Ttipi, ttapa...