Iraurgiko bi talde nagusiak, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB

Iraurgiko bi talde nagusiek asteburuko liga partidak Azkoitian jokatuko dituzte, Elkargunean. 

Añares ISBk zapatuan, 18:00etan, Cerdanyola izango du aurkari. Luix Agirreren taldeak buru-belarri igoerako kanporaketak jokatzeko asmoarekin jarraitzen duenez, biharko neurketa irabaztea ezinbestekoa da.

Juaristi ISBK, berriz, igandean 18:00etan jokatuko du Azuquecaren aurka. Lolo Encinasen taldeak A-1 faseko orain arteko bi partidak galdu ditu, eta iganderako helburu bakarra lehen garaipena lortzea da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide