JUARISTI ISBk larunbatean, 20.00etan, multzoko liderra den CB Navarra izango du aurkari. Lehen faseko azken partida da eta bi taldeak igoerako fasea jokatzeko sailkatuta daude. Bigarren fasean, aurreneko faseko emaitzek balio dutenez, larunbateko neurketan jokoan dagoen puntua oso garrantzitsua da bi taldeentzat. Neurketa guztiz erakargarria da. Navarra izan da orain arte multzoko talderik sendoena, baina azken boladan JUARISTI ISB da garaipen gehien lortu duen taldea.
Añaresek igande goizeko hamaiketan Ardoi izango du aurkari Azpeitian. Nafarrak sailkapenko bigarrenak dira. Beraz Luix Agirreren taldeak azterketa zorrotza izango du. Añaresek igoerako kanporaketak jokatzeko aurreneko lauetan sailkatu beharra dauka. Ez da batere helburu xamurra baina taldea hori lortzeko gai da.
Bi neurketen garrantzia kontutan izanik, beti bezala Iraurgi zaleen babesa gustura eskertuko jokalariek. Saskibaloia gustuko duenak bi neurketa interesgarri ikusteko aukera izango du.
Bestetik, Juaristi Saski Summer Camperako izen emateko aukera ixtear dago. 80 plaza daude eta ia denak bete dira, bizpahiru besterik ez daude. Plazak agortzen direnean, itxarote zerrenda irekiko da eta izena eman duten haurren gurasoekin bilera egingo da. Kanpusaren arrakasta erabatekoa izan da. 10 egunetan 80 plaza bete dira.