Juaristi ISBk emaitza bolada onean jarraitzen du. Lolo Encinasen taldeak Marinen aurka 60-79 irabazi zuen oso itxura ona eskainiz. Markagailuko aldea pistan ere isladatu zen. Juaristik hasi eta amaitu, partida osoa kontrolatu zuen. Izugarria izan zen Pawell-en partida hasiera erasoan, galizarren defentsa apurtuz. Reavesek ere neurketa bikaina osatu zuen. Bi estatubatuarrak izan ziren bi izarrak, baina beste guztiak ere oso maila onean aritu ziren. Horrela jarraitzen badute, taldea edozer gauza egiteko gai da.
Añares ISBk, bien bitartean, ezin izan zuen Bartzelonan emaitza bolada txarra eten. Luis Agirreren taldeak baja gehiegi du, eta hori gehiegi nabaritzen da. Lima Hortaren aurka 75 eta 57 galdu zuten. Añaresek atsedenaldira arte estu hartu zuen Lima Horta, baina hortik aurrera jokalarien nekea gehiegi nabaritu zen.