Juaristi eta Añaresen porrotak

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2019ko urt. 14a, 16:57

Ez da Iraurgiko bi talde nagusientzat asteburu emankorra izan nahiz eta biek oso partida onak jokatu dituzten.

Añaresek gertu izan zuen garaipena Leongo Patatas Hijolusaren aurka 72 eta 76 galdu arren. Hatty eta Brihannaren bajekin ezinezkoa zirudien mailako talderik indartsuenetakoari aurre egitea baina Luis Agirreren taldeak denboraldiko partidarik onenetakoa jokatu zuen. Kirolean garaipena bada ere balio duena igande goizeko partidak, galdu arren, askorako balioko dio Añaresi. Nabarmendu beharrekoa etxeko jokalari gazteek erakutsi zuten maila eta kasta, eta azpimarratzekoa Intza Lizarazu kapitainak lortutako 20 puntuak.

Añaresek larunbat arratsaldeko bostetan barcelonaren aurka jokatuko du Azkoitian.

Juaristi ere irabazteko zorian izan zen Extremnaduran Plasebciaren aurka. 77 eta 73 galdu zuten oso gutxik garaipena lortzen duten pistan. Juaristiren partida hasera ikaragarria izan zen. 14 puntuko errenta ere lortu zuten baina bigarren zatian Plasenciak bere benetako maila emanez markagailuari buelta emateko aukera izan zuen.

Orlov izan zen berriro ere taldeko onena. Sanzek eta Reavesek ere lan bikaina egin zuten.

Juaristik ostiral gaueko bederatzietan Baskoniaren aurka jokatuko du Azpeitiko kiroldegian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide