Luis Agirreren taldea hasi eta amaitu arkaria baino askoz hobea izan zen. Talde osoak egin zuen lan bikaina. Azpimarratzekoa Brihannak egin zuen neurketa. Talde maisuki gidatzeaz gain 24 puntu saskiratu zituen neurketa jokalaririk baloratuena izanik. Miren Ezama gazteak ere 7 minutu on jokatzeko aukera izan zuen.
Añares orain sailkapeneko laugarrena da zortzi garaoipenekin. Datorren larunbatean Añaresen derbia izango du Galdakaon Ibaizabalen aurka.
Juaristi ISB-k bien bitartean emaitza bolada txarrean jarraitzen du. Lolo Encinasenek 63 eta 64 galdu zuten Zornotzaren aurkako neurketa. Juaristiko mutilek duten guztia ematen dute kantxan baina ez dabiltza batere fin. Zornotzak hasera-haseratik alde nabarmena lortu zuen markagailuan, une batean 19 puntukoa, eta hori zama astunegia izan zen Juaristirentzat. Halere Lolo Encinasen taldeak ez zuen inoiz amore eman eta partidako azken jokaldian partida irabazteko jaurtiketa izan zuen. Zoritxarrez baloiak ez zuen sartu nahi izan.
Juaristik asteburu honetan jai izango du.