Añares ISBk larunbatean ezin izan zuen partida irabazi Celta indartsuaren aurka. Galizarren lehen bi laurdenetan markagailuan ihes egin eta neurketa ia erabakita utzi zuten. Hirugarren laurdenean Añares, 11-0eko partzialarekin, markagailuan hurbildu bazen ere azken laurdenean Celtak garaipenari eutsi ahal izan zion.
Añaresek larunbat arratsaldeko 18:00etan, AZPEITIAn, Arxilen aurka jokatuko du.
Juaristik ere kale egin zuen Zamora liderraren aurka. Lolo Encinasen mutilek luzapenean 88 eta 93 makurtu behar izan zuten. Hemen ere lehen bi laurdenetan Juaristik abantaila gehiegi eman zion aurkariari. Halere hirugarren laurden zoragarri batean markagailuan aurretik jartzea ere lortu zuen. Azkenean Zamoraren talentuak Juaristiren kemenak baino gehiago balio izan zuen,
Juaristik aste honetan bi neurketa ditu. Asteazkenean Santanderren Estelaren aurka jokatuko du. Igandean, AZPEITIAn derbia Zornotzaren aurka, arratsaldeko 18:00etan.