Garaipen honekin Luis Agirreren taldea sailkapeneko hirugarrena da. Aipatzekoa Marita Davidova egiten ari den denboraldi hasera. Errusiarra da LF2ko saskiratzailerik onena eta errebote gehien jaso duena.
Juaristi ISB-k bien bitartean orainarteko partidarik borobilena osatu zuen Tormesen aurka Azkoitiko kiroldegian. Lolo Encinasen mutilek 81 eta 51 menderatu zuten Salamancako taldea. Etxekoen nagusitasuna erabatekoa izan zen partida osoan. Txalotzekoa berriro ere etxeko jokalari gazteen ekarpena. Merketegik orainarteko partidarik ederrena jokatu zuen; Sanz eta Azpeitia defentsan zein erasoan bikain; eta Salazar kapitainarenak hitzik ez du.
Aipatzekoa Iraurgiko jokalariek partida hasi aurretik Euskaraldiarekin bat egin zutela eta harmailetan oso giro polita egon zela.