Juaristi eta Añaresen garaipenak

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2018ko aza. 19a, 13:27

Iraurgiren bi talde nagusiek emaitza bikainak pilatzen jarraitzen dute. Añares ISBk 77 eta 62 menderatu zuen Segle XXI eta, emaitza honi esker, Luis Agirreren taldea sailkapeneko laugarren posturaino igo da.

 

Añaresen nagusitasuna erabatekoa izan zen partida osoan. Brihanna Jacksonen maixuki gidatu zuen taldea eta uztaipean Marita Davidovak sekulako mina egin zuen. Etxekoen artean azpimarratzekoak Garazi Arregik lortu zituen zazpi puntuak.

Añaresek datorren larunbatean Cerdanyolaren pistan jokatuko du.

Juaristi ISB-k ere balio handiko garaipena lortu zuen, jarraian pilatzen duen laugarrena. Juaristi 59 eta 67 irabazteko gai izan zen oso zaila den Avilako Carlos Sastre kiroldegian. Lolo Encinasen taldeak oso neurketa serioa egin zuen hiru jokalari nabarmendu zirelarik. Powellek berriro ere taldea ondo gidatzeaz gain puntuak eman zizkion taldeari; Xabi Berazak kanpotik zein barrutik min egin zuen; eta txalotzekoa Iker Salazar kapitainak egin zuen partida borobila. Dena bikain egin zuen 27ko balorazioa lortuz.

Juaristik datorren asteburuan Tormes izango du aurkari.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide