Bi taldeentzat garrantzia bereziko neurketa izango da, biak bete-betean mailari eusteko borrokan baititugu. Sammic ISBri dagokionez, igandeko partida final bat da. Irabaziz gero, liga amaitzeko beste hiru jardunaldiren faltan Lolo Encinasen mutilek borrokan jarrituko dute; galduz gero urrea zilar bihurtzen hasiko da. Argi dago Urrezko LEB liga aspaldiko garestiena dela, normalean hamar garaipen aski izaten baitira mailari eusteko.
Partidaren garrantzia ikusita, Iraurgik dei berezia egiten die klubeko zale guztiei igandean Elkargunera joateko, joan eta taldea animatzeko. Sammic ISBko mutilen urte osoko lanak merezi du, eta horretarako zaleen babesa ezinbestekoa izango da, Urte askotan ACBn aritutako Huersca bera ere antzeko egoeran denez, Huescatik 100 jarraitzaile inguru etortzea espero da. Harmailetan nagusi izanda, kantxan nagusi izateko aurreneko saskiratzea lortuta egongo da.
Parte hartu zozketan
Bestalde, sarreren zozketan parte hartzeko bidali maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera izen-abizenak eta telefono zenbakia edo helbide elektronikoa. Irabazleen izenak zapatu goizean, apirilak 7, jakinaraziko ditu Maxixatzenek Webarruen eta sare sozialetan.