Udalak Elkarguneko saskibaloi kantxan hainbat aldaketa eta lan egin ostean, atzo lehen partida nahi zuten moduan atera zitzaien ISBkoei, 70 eta 62 hartu baitzituzten mendean Iberostar Palma taldeko jokalariak. Uneoro aurretik izan zen Lolo Encinasek gidatzen duen taldea. Sammic ISB bederatzigarrenq da sailkapenean 13 partida jokatu eta horietatik bost irabazita.
Neurketa hasi aurretik, gainera, ISBren omenaldia jaso zuten ISBko jokalari izan ziren azkoitiar guztiek. Kantxan izan ziren dozenaka lagun, eta Josu Arregi azkoitiarrak eta bere emazteak omenaldi beroa jaso zuten; ISBk egindako lan guztia eskertu baitzion Arregiri. klubean egindako lana eskertu nahi izan zieten.