Iraurgi SBk autobusak antolatu ditu Azpeititik Azkoitira. Sammic eta Iberostar Palma taldeen arteko partida larunbatean, 18:00etan, Elkargunean izango da, eta autobusak 17:00etarako eta 17:30erako antolatu dituzte. Azpeitiko osasun etxearen aurretik aterako dira, eta noski, joan-etorriko autobusa izango da. Bidaiatu ahal izateko nahikoa izango da bazkide txartela edota partidarako sarrera erakustea.
Sarrerak aldez aurretik Zurt tabernan eta Eguzkitza tabernan egongo dira salgai 5 eurotan. Partida egunean 10 euro ordaindu beharko dira partida ikusteko. Ekimen hau ondo ateratzen bada, eta autobusak errentagarriak badira, gainontzeko partiduetan ere autobusak jartzea erabaki daiteke.