Añares ISBk galdu egin du Cortegadaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB

Cortegadak irabazi zuen zapatuan Añaresen aurka Azkoitiko polikiroldegian jokatutako denboraldiko lehen neurketa. Neurketa izugarri berdindua izan zen. Añares aurretik joan zen ia partida guztian zehar, baina oso puntu gutxiren errentarekin. Luzapena behar izan zuten bi taldeek garailea erabakitzeko, 66 punturekin berdinduta amaitu baitzuten norgehiagoka. Azken bost minutuko denboran, Cortegada nagusitu zitzaion Añaresi.

 

Bestalde, zapatu eguerdian, Añares eta Sammic taldeen aurkezpen ofiziala egin zuten Loiolan. Bertan izan ziren Javier Zubizarreta alkatea eta Angel Martin zinegotzioa, taldeei «babesa» adierazteko. Jokalariek eta ISBko arduradunek, Maier Lizaso buru zutela, argazkia atera zuten babesleekin, alegia, bi herrietako udaletako eta Foru Aldundiko ordezkariekin, eta enpresa babesleetako ordezkariekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide