Añaresek Ibaizabalen aurka jokatuko du igandean, Galdakaon

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB

Añaresek datorren igandean jokatuko du 17:30ean Ibaizabalen aurka, Galdakaon. Partida hori irabazten duenak IDKrekin, Araskirekin eta Gernikarekin batera Euskal koparen azken fasea jokatuko du.

 

Xabier Chicoren neskentzat aurredenboraldiko bigarren partida izango da. Toulousen aurka maila onean aritu ondoren, orain ikusi egin behar ligan aurkari izango diren Ibaizabalen aurka nola moldatzen den Añares.

Deialdia: Intza, Garazi. Maite Zubizarreta, Araia, Libe, Itsasne, Erika, Hatty, Maite Merketegi, Eider, Alazne Lizundia eta Ana Ugarte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide