Añares Iraurgik Oviedoren aurka jokatuko du zapatuan, Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB

Añares Iraurgi larunbat arratsaldeko seietan Oviedoren aurka neurtuko da Azpeitiko kiroldegian. Neurketa garrantzitsua, orain arte Añaresek jokatu duen garrantzitsuenetakoa.

 

Mailari eusteko borrokan, garaipen batek arnasa emango lukeen bitartean aurkari zuzen baten aurka etxean galtzean egoera asko larrituko luke. 

Taldea oso ondo lehiatzen ari da azken asteetan. Sailkapeneko aurreneko biak oso estu hartu ditu. Falta dena, joko ona garaipen batekin borobiltzea. Larunbatean zaleen beroa eta babesa ere ezinbestekoak izango dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide